XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batzuek, metafisikaren kontrako gauza dala diote giza-askatasuna; beste batzuek, askatasun ori eta Jaungoikoaren borondate alda-eziña ezin elkartu ditezkela; beste batzuek, giza-adimenaren lege jakiñak eta askatasuna ez dirala ongi konpontzen; eta beste batzuek, azkenik, giza-naimena izadiko legeen mendean dagola diote, eta lege oiek naitanaiez bete bear dirala.

Esate baterako, alabear-zaleen ustez, giza-naimena bere adimenaren morroi utsa da, eta jabetasunik gabe jarraitu bear du arek agintzen dion bidetik.

Eskola onek zearo zapaltzen du gizonaren nortasuna.

DEVENIR Devenir Becoming ALDA-LEGEA

Devenir itza latiñezko DEVENIREtik dator, eta berez ETORRI edo ITZULI esan nai du.

Gauzak ixuri, joan, linburtu egiten dirala diogu, beren egonean irauterik ez dutelako.

Bañan devenire oni zer garrantzi ematen zaion, edota zenbaterañoko aldaketa dakarkian aitortzean, ortxen dago filosofoen arteko eztabaidarik biziena.

Auzia ez da atzo bertan asia.

Heraclito, filosofu grezitarra, 540-480 urtetan bizitu zan, Jesukristoz aurretik; eta, Izadiari buruzko bere idazkian (idazki onen pusketak bakarrik gorde dira) mundua mugimentu toki eta aldaketa leku dala esaten du.

Txit ezaguna da pentsalari onen esakuntza: PANTA REI, dana dijoa, dana ixurtzen, dana aldatzen.

Aristoteles'en filosofian, berriz, IZATEA guztiz iraunkorra dala aitortzen da.

Nabaitzen ditugun aldaketak accidens bakarrik dirala.

Ots, ez dutela izakiaren mamirik ikutzen.

Axal-axaleko goraberak dirala.

Descartes'ek berak, XVII garren mendean, gizadiaren bizikera asko aldatuko dala dio, eten gabe datozen aurrerapenai esker; bañan aldakuntza orrek ez duala gizonaren espiriturik urratuko.

Giza-adimenak gero ta obeto ta errezago ezagutuko duala noski egia, bañan bere barrengo iza-aldaketarik gabe.

Eta ori, gizonaren izate sakona beti irauteko egiña dalako.

Devenir dalakoaren gai ontan, oso beste era batez mintzatzen da Nietzsche jauna.

Onen ustez, ezer diran gauza guztiak barruan dute arra.

Beera bearra. Akitu bearra. Utsera bearra.

IZAN eta EZ-IZAN, biak elkarren leian arkitzen dira izaki bakoitzean.

Eta burruka ortatik omen dator, aularen eroriarekin, indartsuaren garaitza.

Ustel dan guztiaren erioa eta bikain guztien bizia.

Izadia, beraz, bein ta berriz beren artean burrukatzen diran IZAN eta EZ-IZAN indarren kondaira da.

Azkenik gabeko itzultzea.

Nietzche'ren pentsakeran, batetik ezeren federik ez dutenen illuntasun samiña agertzen da, eta bestetik neurririk gabeko arrokeria.

Zer tankerakoa da, izan ere, berak goresten duan gizona, berak itxaro duan super homo (gain mailleko gizona)?.

Guztietatik aparta eta oraindaño izan diranak ez bezelakoa: ez maitalari, bai zapaltzalle; ez kupibera, bai indartsu purrukatua; ez biotz samurreko, bai serbitze guztien kontrakoa; ez Jainko gurtzalle eta bai bere burua Jainko ordez goraldua.

Arrokeri utsaren frutua.

DIACRONIA Diechoronie Diachronism Diacronia itza griegozko dia eta cronos itzetatik dator.

Cronos ALDI edo denbora da eta dia aurre-izkiak zentzu auek izan dezazke: batzutan ALDEBANATZE, bestetan ZEAR (mendi zear, aldi-zear), bestetan ARTEAN (gizonen artean, atsekabe artean), eta bestetan -KIN (nagusiarekin, langilleekin).

Emen, filosofi gai auetan, ALDI-ZEAR (aldiz aldi, aldirik aldi) esan nai du.

Asko erabiltzen da izkuntzak ALDI-ZEAR edo denboraren denboraz nola aldatzen diran adierazteko.

Era ortan egindako izkuntza azterketari estudio diacrónico esan oi zaio.

Diacrónico itzaren kontrakoa SINCRONICO izango litzake; eta ala deitzen zaio BATERA (une berean) egiten dan gauzari.